Nafarroako Aldizkari Ofiziala

from June 13, 2008
Last Document: December 04, 2009

Search within this source

FeediconRSS   What's this?

Browse by Official Journal

BON-EU, February 04, 2009

I. Nafarroako Foru Komunitatea

1613/2008 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Adimen Osasuneko Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

432/2008 EBAZPENA, abenduaren 2koa, osasun larrialdietako teknikariaren profilari dagozkion lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko fasearen deialdia arautzen duena. Gaitasun horiek lan esperientziaren edota beste prozedura ez formal edo informal batzuen bidez eskuratu dira, lanbide heziketako teknikari eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko proben araudiaren esparruan.

596/2008 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Allinen eta Metautenen Estella-1 putzua jartzeko obra zibilerako eta harako sarbideak egiteko proiekturako. Proiektua Sociedad de Hidrocarburos Euskadi, S.A.k sustatu du.

483/2008 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2008-2009 ikasturtean laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdia behin betiko ebazten duena. Deialdia Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 258/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

467/2008 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, atzerrian bizi diren eta nafarren ondorengoak diren unibertsitateko ikasleen laguntzetarako deialdia, 2008-2009 ikasturteari dagokiona, behin betiko ebazten duena.