Nafarroako Aldizkari Ofiziala, November 06, 2009 (Nbr. 137)
I. Nafarroako Foru Komunitatea
Permanent Link:
http://vlex.com/vid/69492854
Id. vLex: VLEX-69492854
Acceda a este documento
y pruebe vLex GRATIS durante 3 días
1378/2009 EBAZPENA, urriaren 8koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako 'Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak' sektorearen lan itun kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 5/2009 L).
2009ko urriaren 6an Departamentu honetan "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorearen lan itun kolektiboaren testua sartu da. Itunak 44 artikulu, xedapen iragankor bat, 2 azken xedapen eta 2 eranskin (ordainsarien taulak barne) ditu, eta sektoreko enpresaburuen elkarteak (AGEDENA) eta sindikatuetako batek (UGT) osaturiko negoziazio batzordeak 2009ko ekainaren 12an izenpetu eta onetsi dute.Estatuaren lan arloko eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzeko eskumena. Eginkizun horiek martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan daude ezarrita. Horiek horrela, kontuan hartu da Lan hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoa.Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, 1992ko azaroaren 26koak, bere 59. artikuluaren 4. idatz-zatian ezartzen du jakinarazpenak Estatuko edo probintziako Aldizkari Ofizialean eginen direla, prozeduran interesa dutenak ezezagunak direnean edo haien helbidea zein den jakiten ez denean.Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,EBATZI DUT:1. Nafarroako "Kirol zerbitzuen eta ekipamenduen enpresa kudeatzaileak" sektorearen itun kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.2. Ebazpen honen berri Negoziazio Batzordeari ematea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.Iruñean, 2009ko urriaren 8an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.NAFARROAKO BESTE ENTITATE BATZUEN JABETZAPEKO KIROL ZERBITZUEN ETA EKIPAMENDUEN ENPRESA ETA ENTITATE PRIBATU KUDEATZAILEEN HITZARMEN KOLEKTIBOAATARIKO KAPITULUAAlderdiak zehaztea1. artikulua. Hitzarmen kolektibo hau honako hauek hitzartu dute: alderdi ekonomikoan Nafarroako entitate publikoen edo/eta pribatuen jabetzapeko kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresen elkarteak (AGEDENA), eta gizarte alderdian, UGT sindikatuko ordezkariek.LEHENENGO KAPITULUAXedapen orokorrak2. artikulua. Eremu funtzionala.Hitzarmen hau beste entitate publikoen edo/eta pribatuen jabetzapeko kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuetan aplikatuko da, euren langileak barne.Hitzarmen kolektibo honen aplikazio eremutik kanpo geldituko dira kirol instalazio edo ekipamenduetan garbiketa lanetan diharduten langileak eta kirol instalazio edo ekipamenduetan ostalaritzan ari direnak, kirol zerbitzu edo ekipamenduaren enpresa edo entitate kudeatzaileak bere garbiketa lana edo/eta o...
Try vLex for FREE for 3 days
Access legal information from Spain including:
Try vLex without any commitment for 3 days and see why you need it.
3
days of Free Access
If you are already a vLex customer, Access Here