Lan Harremanak: Revista de Relaciones Laborales - Nbr. 4, January 2001
Jose Inazio Imaz Bengoetxea - Profesor Asociado de la UPV/EHU
Permanent Link:
http://vlex.com/vid/mitoa-arrazoia-eta-gazelak-248431
Id. vLex: VLEX-248431
Acceda a este documento
y pruebe vLex GRATIS durante 3 días
■ Zenbaki honetan Europako enplegu politikak guztiontzako enplegua lortu ote dezaketen aztertu eta eztabaidatu beharko genuke. Guztiontzako enplegua lortu nahi duten enplegu politika europear hoiek azken urteetan eztabaidatu dituzten neurrien artean, lan denboraren murrizketa eta banaketa izan da garrantzitsuenetako bat. Artikulu honetan neurri horri buruz hitzagiten da, lan banaketari buruz dauden jarrera eta diskurtso ezberdinak aztertuaz.
■ En este número deberíamos dedicarnos a analizar si las políticas de empleo europeas pueden conseguir el pleno empleo. En la década de los noventa, una de las medidas más discutidas en los debates sobre el empleo ha sido la reducción y el reparto del tiempo de trabajo. En este artículo se analizan las diferentes posturas y los diferentes discursos que podemos encontrar en el debate sobre el reparto del trabajo. ■ In this issue we should concentrate on analysing whether or not European employment policies are capable of achieving full employment. One of the most controversial subjects at employment debates in the 90s was the reduction and distribution of the working week. This article analyses the different stances and discourses involved in the debate on the distribution of work.Mitoa, arrazoia eta gazelak
«Los leones se unen, las gacelas compiten entre sí».
(Imanol Zubero, El derecho a vivir con dignidad: del pleno empleo al empleo pleno). Europako enplegu politikak jende guztiarentzako enplegu bat ziurtatu ote dezaketen aztertu nahi da Lan Harremanak aldizkariko zenbaki honetan, eta 90. hamarkadan helburu hori lortzeko Europa mailan gehien eztabaidatu den neurrietako bat lan denboraren murrizketa eta banaketa izan da. Frantzian 35 orduko lanastea ezarri dute legez, eta Alemanian ere lan ordutegia murriztu egin da arlo gehienetan, nahiz eta kasu honetan murrizketa negoziazio kolektibo bidez lortu, legea aldatu gabe (kontutan izan behar da Alemaniako IG Metall sindikatua Europako indartsuena dela, 2,7 miloi afiliatuekin). EAEn ere lan banaketaren inguruko eztabaida ezaguna egin da, oraingoz 35 orduko lanastea administrazio publikoan bakarrik lortu delarik. Baina jende guziak gauza bera esan nahi al du guztiontzako enplegua edo lan banaketa terminoekin? Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Imanol Zuberok atera berri du gai honi buruzko liburu oso gomendagarri bat: «El derecho a vivir con dignidad: del pleno empleo al empleo pleno». Bere ustez, 80. eta 90. hamarkadatan guztiontzako enpleguari buruz hitzegitea ahaztu ondoren, liberalismoa langabeziarekin amaitu daitekeela esaten hasi da berriro ere. Zergatik aldatu jarreraz orain? Zergatik berreskuratzen da orain guztiontzako enplegua lortzeko aukerari buruzko eztabaida? Liberalismoak hogei urte horietan lortu duelako nahi zuena, hau da, eskubidedun enpleguarekin amaitzea, jendeak prekaritatearen diskurtsoa eta ideologia onartu eta barneratzea, eta ondorioz, badakielako gaur egun guztiontzako enplegua lortuko balitz ere, kapitalaren interesak ziurtaturik egongo liratekeela, ez bait litzake izango pleno empleoa, baizik eta pleno sub-empleoa (agian gaztelaniaz hobeto ulertzen da hitz-jokoa). Malgutasunari esker borroka irabazi du liberalismoak, gaur egungo enplegu berrien gehiengoak ez duelarik autonomiarik eskeintzen. Marx-ek «erreserba ejerzito» deitu zuen harek funtzionatzen jarraituko luke beraz egoera honetan, nahiz eta langabeziarik ez egon: jendeak berdin berdin onartuko luke kapitalak eskaturikoa, gero eta zailagoa izango bait litzateke baldintza onak (ordutegi, soldata, finkotasun…) dituen lanpostu bat bilatzea. Eskatu behar dena hortaz ez da enplegua bakarrik, baizik eta eskubidedun enplegu bat, enplegu duin bat. Baina beti bezala, gauzak ikusteko modu asko daude, eta Imanol Zuberorenaz gain, badaude errealitatea aztertzeko beste mo...Try vLex for FREE for 3 days
Access legal information from Spain including:
Try vLex without any commitment for 3 days and see why you need it.
3
days of Free Access
If you are already a vLex customer, Access Here