Nafarroako Aldizkari Ofiziala, September 26, 2008 (Nbr. 118)
I. Nafarroako Foru Komunitatea
Permanent Link:
http://vlex.com/vid/praktiketako-hautaturiko-izangaiei-dioten-42916616
Id. vLex: VLEX-42916616
Acceda a este documento
y pruebe vLex GRATIS durante 3 días
2318/2008 EBAZPENA, irailaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, praktiketako funtzionarioak izendatu, hautaturiko izangaiei praktika horiek egiteko destinoa eman eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28an eman 2752/2007 Ebazpenaren bidez dei eginiko hautapen prozedurari uko egin dioten izangaien zerrenda onesten duena.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, abenduaren 28ko 2752/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdia onetsi zuen (2008ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 28koa).Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, uztailaren 29ko 1983/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdiko probak gainditu dituzten izangaien zerrendak onetsi zituen (2008ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 8koa).Deialdiko hamargarren oinarrian xedaturikoarekin bat, bidezkoa da hautaturiko izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute) eta horiek egiteko destinoa ematea zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidegoko espezialitateko edo hizkuntzako lanpostu hutsetan edo aldi baterako ordezkapenetan edo, kasua bada, antzeko espezialitateetan.Halaber, bidezkoa da, harik eta hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta karrerako funtzionario izendatu arte, praktikalditik salbuetsirik egonik, jatorrizko kidegoetan iraunen duten izangai hautatuen zerrenda onestea.Halaber, deialdiko bederatzigarren oinarriarekin bat, bidezkoa da, bai espresuki, bai 2008ko abuztuaren 20ko ekitaldira ez agertzeagatik hautapen prozesu honi uko egin dioten izangai hautatuen zerrenda onestea.Orobat, deialdiko hamargarren oinarriko laugarren puntuan xedaturikoarekin bat, bidezkoa da sarbide prozeduraren bidez hautaturik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatzen duen esparruan, helmugako kidegoko eta espezialitateko lanpostuetan behin betikoz jardun eta karrerako funtzionario izendatzen dituztenean destino berean irautea erabaki duten izangai hautatuen zerrenda onestea.Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an eman 155/2007 Ebazpenak eskuordetutako eskumenak erabiliz,EBATZI DUT:...
Try vLex for FREE for 3 days
Access legal information from Spain including:
Try vLex without any commitment for 3 days and see why you need it.
3
days of Free Access
If you are already a vLex customer, Access Here