Nafarroako Aldizkari Ofiziala, May 13, 2009 (Nbr. 58)
I. Nafarroako Foru Komunitatea
Permanent Link:
http://vlex.com/vid/teknikarien-horiez-prestakuntzaldian-57627806
Id. vLex: VLEX-57627806
Acceda a este documento
y pruebe vLex GRATIS durante 3 días
1097/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Administrazio Publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Horiez gain, Administrazio Publikoko teknikari gisa (arlo ekonomikoa) lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da.
Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen du apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoei, foru dekretuak indarra hartzen duen egunean 96/1997 Foru Dekretu haren 3. artikuluan ezarritako sei edo lau urteko gehieneko epea agortu gabe baldin badute, aurreko araubidea aplikatuko zaiela.Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan ezarritakoari eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte.Hori guztia ikusita, bidezkoa da Administrazio Publikoko teknikari gisa (arlo ekonomikoa) lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia onestea. Beste alde batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, Administrazio Publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran betetzeko izangaien beste zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, baita beste zerrenda bat osatzeko ere, lanpostu horietan aldi baterako kontratazioak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera....
Try vLex for FREE for 3 days
Access legal information from Spain including:
Try vLex without any commitment for 3 days and see why you need it.
3
days of Free Access
If you are already a vLex customer, Access Here